• Lazkaotarrek hainbat kultur jarduera izango dituzte eskura asteburu honetan.
  • Zinerako sarrerak salgai daude lazkao.eus-en eta Areriako leihatilan.

Aste honetan ere Lazkaoko Udalak kultur eskaintza zabala antolatu du asteburura begira. Bihar, apirilak 16, “Inaxiori ikasiak” bertso saio berezia egongo da Arerian 12 bertsolari eta 20 bat gai-jartzaileren eskutik. 19:00etan da hitzordua eta sarrerak Gerriko Liburu-dendan edo labur.eus/inaxio helbidean eskura daitezke 10 euroren truke.

Igandean, berriz, “Lazkao Txiki gogoan” jaialdia ospatuko da 12:30etan Lazkao Txiki zelaian. Lazkaoko Udalak, Lazkao Txiki Musika Eskolak, Oin-Arin Dantza Taldeak eta Gerriko Kultur Elkarteak antolatu dute ekimena.

Zine saioei dagokienez, asteburu honetan “Gozilla vs. King Kong” filma estreinatuko da Lazkaon larunbatean eta igandean 16:45etan. “Los traductores” pelikula ere ikusgai egongo da larunbatean, igandean eta astelehenean 19:00etan Arerian.

AGENDA15