• Hobari hori 2020an ordaindutako zergarena izango da eta %50ekoa izango da.
  • Helburua da, besteak beste, herriko etxe hutsen merkaturatzea bultzatu eta alokairua sustatzea.

Datorren maiatzaren 3tik 21era (biak barne) zabalik egongo da alokatuta dauden etxebizitzentzat Ondasun Higiezinen gaineko zergan hobaria eskatzeko epea.

Indarrean dauden ordenantza fiskaletan jasotakoari jarraiki, hobari hori %50ekoa izango da eta 2020an ordaindutako zergan eskainiko da. Helburua da, hobariaren bitartez, herriko etxe hutsen merkaturatzea bultzatzea, etxebizitzak hutsik egon ez daitezen, baita, noski, alokairua sustatzea ere, horrela, herriko etxebizitza merkatua aktibatuz.  

Eskaerak Lazkaoko Udalean aurkeztu behar dira.