• Antzerkia, zinema eta musika nagusituko dira, hain zuzen, datorren hiruhilekoan, hala nola: Laburbira, Tartalo, Losers antzerkia, Ainhoa Larrañaga, Gozategi…
  • Covid-19aren eragina oraindik nabaria den arren, Lazkaoko Udalak kulturarekiko apustuari heltzen jarraitzen dio eta ekitaldi oro segurtasun eta prebentzio neurri zorrotzen pean eramango da aurrera

Lazkaon kulturak etenik izan ez dezan eta herriak kulturalki bizia izaten jarrai dezan, Lazkaoko Udalak kultur egitarau oparoa antolatu du datorren hiruhilerako.

Horrela, lazkaotarrek kultur ekitaldi desberdinez gozatzeko aukera izango dute maiatzetik uztailera bitartean. Izan ere, Covid-19aren eragina oraindik nabarmena den arren, kultura segurua dela ere frogatu da eta horri jarraiki, kultur sektorearekiko apustuan, antzerkia, zinema eta musika uztartzen dituen egitaraua osatu du udalak. Guztira, 15 ekitaldi desberdin.

“Guztiok dakigu jada Covid-19ak eragin gogorra izan duela kultur sektorearengan eta udaletik, kultur eragileen lana balioan jarri eta indartzen jarraitu nahi dugu, baita, aldi berean, lazkaotarrei herrian egin ahal izateko plan eta aukera desberdinak eskaini ere. Gainera, herriko kultur eragileek lan asko egin dute garai zail hauetan ere, eta herriko agendan beti izango dute beraien txokoa. Hori ardatz hartuta, otsailean ekin genion kultur ekitaldien agenda berreskuratzeari eta horretan jarduten dugu, betiere, momentuko egoera eta segurtasun eta osasun neurri oro kontuan hartuz”, azaldu dute udaletik.

Ildo horretan, segurtasun neurri oro beteko da emankizun guztietan: aforo murriztua egongo da, sarrera-irteeren kontrol zorrotza egingo da, eta garbiketa eta desinfekzio lanak indartu dira.

Ekitaldietarako sarrerak, halaber, aurrez hartu beharko dira www.lazkao.eus webgunean edo Lazkaoko Udalean.  

Ondorengoak dira datorren hiruhilekorako antolatutako kultur ekitaldiak:

  • Maiatzak 7: Drindots & konboak
  • Maiatzak 14: Herriko artistak
  • Maiatzak 15: Vulk & Arrotzak
  • Maiatzak 19: Laburbira
  • Maiatzak 21: Loreak eta Zauriak – Xabier Lete -
  • Maiatzak 28: Tartalo
  • Ekainak 18: Kalakan
  • Uztailak 6: Losers antzerkia
  • Uztailak 7: Orkestrina Band Jazpana
  • Uztailak 9: Ainhoa Larrañaga
  • Uztailak 12: Zinea
  • Uztailak 14: Los Cazahuates
  • Uztailak 17: Unidad Alavesa
  • Uztailak 20: Tor Magoa
  • Uztailak 23: Gozategi

 

Agenda Maiatza Uztaila 1