• Herriko artistak izango dira protagonistak gaur, ostirala 7, 19:00etan Arerian.
  • Oscar sarietara izendatutako “Una joven prometedora” pelikula ere estreinatuko da Lazkaon asteburu honetan.
  • Sarrera guztiak salgai daude lazkao.eus-en eta Areriako leihatilan.

Maiatzaren 7an, “Herriko artista gazteak plazara: Drindotsen ibilerak” saioa egongo da 19:00etan Arerian. Musika eskolako kideek eta Drindots taldeko partaideek euren ibilbidea errepasatuko dute.

Bestalde, asteburuan, “Una joven prometedora” filma egongo da ikusgai. Oscar sarietan 5 izendapen lortu ditu eta Arerian egongo da estreinakoz, larunbatean, igandean eta astelehenean 19:00etan.

Maiatzaren 11n, berriz, “2 urte, 4 hilabete eta egun bat” dokumentala emango da Arerian, 19:00etan. Soldaduskaren aurka borrokatu zuten sei lagunen istorioa kontatzen du.

 

Martxoak 16 de marzo 58