• Guztira 7 film eskainiko dira haur zein helduentzat: Poliamor para principiantes, Asterix, edabe magikoaren sekretua, Caminho Longe (dokumentala), Dios mio los niños han vuelto, Nur herensugearen tenplua, La casa del caracol eta Ballerina.
  • Sarrerak online erostea gomendatzen da lazkao.eus-en.

Lazkaon Areriako zine emankizunek ez dute etenik. Eta ekainean, gainera, 19:30eko zinema saioak berreskuratuko dira; haurrenak, halaber, goizeko 12:00etan izango dira larunbatetan.

Guztira 6 film eta dokumental bat eskainiko dira, 4 helduentzat eta 3 haurrei zuzenduta: Poliamor para principiantes, Asterix, edabe magikoaren sekretua, Caminho Longe (dokumentala), Dios mio los niños han vuelto, Nur herensugearen tenplua, La casa del caracol eta Ballerina.

Higiene eta segurtasun neurri zorrotzak bete beharko dira: musukoa erabiltzea beharrezkoa izango da eta ezin izango da aretoan bertan jakirik jan. 1,5 metroko segurtasun-distantzia bermatu eta sarrera eta irteerak era ordenatuan egin beharko dira. Saio ezberdinen artean garbiketa eta desinfekzio lanak burutuko dira.

Gomendatzen da sarrerak online erostea: www.lazkao.eus web orrialdean daude eskura eta baita Arerian bertan ere ohiko prezioan: haur filma 3,30€, 3D haurrak 5,50€, helduak 5,50€, jubilatuak eta gazteak larunbatetan 4,00€, Ikuslearen Eguna 4,00€ eta 3D helduak 6,50€. 10 film ikusteko 40 euroko bonoa ere eskura dute erabiltzaileek.

Zine eskaintza honakoa da:

Poliamor para principantes

  • Larunbata 5: 19,30
  • Igandea 6: 19,30
  • Astelehena 7: 19,30 (Ikuslearen Eguna)

Asterix, edabe magikoaren sekretua

  • Igandea 6: 12,00

Caminho Longe (dokumentala – 3€)

  • Asteartea 8: 19,30

Dios mio los niños han vuelto

  • Larunbata 12: 19,30
  • Igandea 13: 19,30
  • Astelehena 14: 19,30 (Ikuslearen Eguna)

Nur herensugearen tenplua

  • Igandea 13: 12,00

La casa del caracol

  • Larunbata 19: 19,30
  • Igandea 20: 19,30
  • Astelehena 21: 19,30 (Ikuslearen Eguna)

Ballerina

  • Igandea 20: 12,00

 

zineaekaina