• “Zinemazale berriak” ekimenaren baitan, haurrentzako saioetako lehen 100 sarrerei euro bateko deskontua egingo zaie.
  • Sarrera guztiak salgai daude lazkao.eus-en eta Areriako leihatilan.

Beste aste batez, kalitatezko zine eskaintza antolatu du Udalak Areria Aretoan. Larunbatean, igandean eta astelehenean “Poliamor para principiantes” filma emango da 19:30etan. Haurrentzat, berriz, “Asterix, edabe magikoaren sekretua” pelikula egongo da ikusgai igandean 12:00etan. Haurrentzako filmak familia guztiari zuzenduta daude eta, Zinemazale Berriak ekimenaren baitan, umeen pelikuletako lehen 100 sarrerei euro bateko deskontua egingo zaie.

Ekainaren 8an, asteartea, Caminho Longe dokumentala emango da Arerian. Alfonso Etxegarairen istorioa kontatzen du, zehazki ETAko militante ohiak etxera itzultzeko egiten duen bidea, Afrikako Sao Tomé y Principe uhartean hainbat hamarkadaz erbesteratuta egon ostean.

Martxoak 16 de marzo 3