• 'Vulk eta Arrotzak' taldearen kontzerturako azken sarrerak udaletxean eros daitezke, eta zine emanaldietakoak, berriz, www.lazkao.eus webgunean edo Areriako leihatilan.

Beste aste batez, kalitatezko kultur eskaintza antolatu du Udalak Lazkaon. Larunbatean, Vulk eta Arrotzak taldea arituko da 18:00etan Skate Parkean. Azken sarrerak Udaletxean eskura daitezke.

Zine saioei dagokienez, “Dios mío, los niños han vuelto” pelikula emango da larunbatean, igandean eta astelehenean 19:30etan Arerian. Haurrentzat, berriz,”Nur lehengusuaren tenplua” filma egongo da ikusgai igandean 12:00etan, eta, Zinemazale Berriak ekimenaren baitan, haurren pelikuletako lehen 100 sarrerei euro bateko deskontua egingo zaie.

Sarrera guztiak salgai daude www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan.

 

Agenda10