• Hasierako aurrekontua 20.000 eurokoa bazen ere, guztira 52.000 euro bideratuko ditu aipatu proiektuak babestera
  • Iparra-Hegoa lankidetza programen helburua da munduko herrialde behartsuetako herritarren baldintza sozio-ekonomikoak garatu eta hobetzeko ekintzak burutzea

Udalak joan den apirilean zabaldu zuen Iparra-Hegoa lankidetzarako programak landu eta garatzeko diru-laguntza deialdia eta izen-emate epea jada itxita eta proposamenak aztertuta, guztira 10 proiektu izango dira, programa honen baitan 2021ean Udalaren babesa jasoko dutenak.

Laguntza honen onuradunak irabazi asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakundeak dira, guztiak EAEkoak. Erakunde horiek proiektuek, halaber, helburu amankomuna dute: munduko herrialde behartsuetako herritarren baldintza sozio-ekonomikoak garatu eta hobetzea.

Aurten, laguntza programa honetara bideratutako hasierako aurrekontua 20.000 eurokoa bazen ere, azkenean 52.000 euro bideratuko ditu Udalak aipatu 10 erakundeen proiektuak babestera.

Ondorengoak dira, 2021eko Iparra-Hegoa lankidetza programako proiektuak:

  • NĀ“Daliko Aita Pio Ospitaleko sendagileen prestaketa proiektua (Afrika): 16.000 euro
  • Donostiako elizbarrutiko misio ordezkaritza: Rwandarwejoko egitasmoan eraikin berriak eraikitzeko eta Giharako jangela zabaltzeko (Afrika): 16.000 euro
  • ONG Taupadak: Genero-berdintasuna sustatzeko sare sendotzea (Bolivia): 750 euro
  • Activos por un mundo solidario: Aniztasun funtzionala duten pertsonekin inklusiorako eta bizi kalitatea hobetzeko baliabide zentroa (Nikaragua): 3.000 euro
  • Herriak elkarlanean: Lasarre eskola berria Haitin (Haiti): 3.050 euro
  • Zaporeak: Lesvosen (Grezia) dauden errefuxiatuei elikadura duina eta elikagarria emateko eskubidea (Grezia): 5.000 euro
  • Itsas salbamendu humanitarioko elkartea: osasun sorospena Chios uhartean (Frantzia): 1.700 euro
  • Galdakaoko GBGE boluntarioen gizarte elkartea: Emakumeen etxea eta baratzea (Mongolia): 1.500 euro
  • Egoaizia: 4 landa-eskolatan kultura arteko hezkuntzaren giza garapena eta garapen soziala hobetzea (Peru): 2.000 euro
  • Abay Euskadi: Hezkuntza-azpiegiturak handitzea Hiddiko ikastetxe publikoan (Etiopia): 3.000 euro

cooperazioa