Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiak igerileku estaligabeen txanda-sisteman aldaketak ezarri ditu, arratsaldeko bi txandak bakarrera bihurtuz.

Abuztuaren 10etik aurrera sartuko da indarrean neurria. 14:30etatik 20:30etara bitartean izango da arratsaldeko txanda. Goizeko txandak bere horretan jarraituko du: 11:00 – 14:00 bitartean.

Gaur egungo erabilera kontuan hartuz, gainera, egunean zehar txanda errepikatzeko aukera ere badela adierazi dute arduradunek.