• Izena emateko lehentasuna izango dute aurreko denboraldian ibili ziren ikasleek, baina ikasle berrien eskaera eta izen ematea zabalik dago.
  • Kultur ikastaroen kasuan, izen-ematea Udalean burutu behar da eta kirol ikastaroen kasuan, Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiko aplikazioaren bitartez, telefonoz (943 08 51 93) edo bertara agertuz.
  • Kirol ikastaro aukera ezagutu eta probatu ahal izateko ate irekiko jardunaldiak antolatu ditu irailak 14 eta 15ean Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiak.

Ikasturte berriarekin batera, 2021-2022 denboraldiko Lazkaoko Udaleko ikastaro sorta ere abian da eta  jada zabaldu du izena emateko epea. Kultur ikastaroen kasuan, izen-ematea Udalean burutu behar da eta kirol ikastaroen kasuan, Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiko aplikazioaren bitartez, telefonoz (943 08 51 93) edo bertara agertuz. Lehentasuna izango dute aurreko denboraldian ibili ziren ikasleek, baina ikasle berrien eskaera eta izen ematea zabalik dago.

 

2021-2022 denboraldiko kirol-ikastaro eskaintza

Guztira 17 ikastaro izango dira aukeran 2021-22 ikasturtean:

  • Helduentzako 11 ikastaro dira abian: Igeriketa, Igeriketa Terapeutikoa, Haurdunaldiko igeria, Pilates, Txirrindularitza indoor, Bodytraining, Full body – soinketa, GAP ikastaroa, Adinekoen soinketa, Bodygap, eta Zumba.
  • Haur eta gazteentzako, berriz, 6: Zumba gazte, Txirrindularitza indoorgazte, Gimnasia erritmikoa, Igeriketa, Haurtxoen igeria, eta Shorinjy kempoa.

Ikastaroen ordutegiak eta bestelako informazioa Udalak Lazkaoko etxe guztietara banatu duen eskuorrian daude eskura, edota www.lazkao.eus -en. Atxikita*. Zalantzarik izanez gero,

jarri kiroldegiarekin harremanetan 943 08 51 93 telefonoan.

 

Ate irekiak kiroldegian

Kirol ikastaro aukera ezagutu eta probatu ahal izateko ate irekiko jardunaldiak antolatu ditu irailak 14 eta 15ean Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiak. Honakoa da ordutegia:

IRAILAK 14, ASTEARTEA:

9:00- ZUMBA

9:00 –PILATESA

9:00 – ZIKLO INDORRA

10:00 – BODYTAGAP

14:30 – BODYTRAINING

15:00 – PILATESA

18:00 – ZIKLO INDOOR

18:30 – BODYTRAINING

19:00 – PILATES

19:30 – ZUMBA

20:30 – GAP

 

IRAILAK 15, ASTEAZKENA:

9:00 - FULL BODY

10:00 – ADINEKOEN SOINKETA

10:00 - PILATESA

14:30 – ZIKLO INDORRA

18:00 – PILATESA

18:30 – GAP

19:00 – ZIKLO INDORRA

19:30 – BODYTRAINING

 

3 kultur ikastaro: yoga, sormena eta robotika

Lazkaoko Udalak 2021-2022 ikasturterako kultur ikastaroak antolatu ditu urtero lez: yoga, sormena eta robotika ikastaroak emango dira, eta ikasturte osoan zehar iraungo dute, urritik ekainera.

Yoga ikastaroak Orobione etxean emango dira, helduentzako eta gaztetxoentzako bertsioekin. Honakoa da ordutegia:

  • Helduak: astelehena (17:00 – 18:30 / 18:30 – 20:00), asteartea (09:00 – 10:30 / 10:30 – 12:00) eta osteguna (10:00 – 11:30).
  • Haur eta nerabeak. Haurrak ostegunetan (17:00 -18:00) eta nerabeak ostegunetan ere (18:00-19:00).

Sormen ikastaroan, irudimena eta sormena landuko dira, gizabanakoaren emozioak eta nortasuna kudeatzeko tresna gisa. Astelehenetik ostiralera (16:45 – 18:15 / 18:15 – 19:45) Aresoko 5 zenbakidun etxean.

Robotika ikastaroak adin tarteetan banatutako saioak gauzatuko ditu Kultur Etxean.

  • 7-9 urte: asteartea (17:00 -18:00)
  • 10-12 urte: asteazkena (17:00 – 18:00)
  • 12-14 urte: asteazkena (18:00 – 19:00)
  • 15 urtetik gora: ostirala (16:00 – 17:00).

Izen ematea irail osoan zehar egin daiteke, bulego orduetan udaletxean bertan. Taldeak gutxieneko ikasle kopurua izan beharko du lekuaren arabera, koronabirusagatik segurtasun neurriak bermatzeko.

Udazkena Lazkao 2021 22 page 002

Udazkena Lazkao 2021 22 page 001