• Urte berezia ari da izaten 2021a covid-19aren ondorioz: erabilera mugatua egon da, jendeak egoki errespetatu ditu segurtasun neurri guztiak, igerilekua erabiltzeko eran ere nabaritu da ardura handiagoa eta erabiltzaile kopuruak gora egin du iazkoaren aldean: 14.015 izan ditu igerilekuak, azken asteburuaren faltan.

Udako igerileku estali-gabeen denboraldia datorren igande honetan, irailak 5ean amaituko da. Covid-19ak eraginda hainbat neurri hartu ziren denboraldiari hasera emateko: aforo-muga, sarrera eta irteeren kontrola eta prebentzio eta segurtasun neurrien aplikazioa.

Urte berezia ari da izaten 2021a covid-19aren ondorioz: erabilera mugatua egon da, jendeak egoki errespetatu ditu segurtasun neurri guztiak, igerilekua erabiltzeko eran ere nabaritu da ardura handiagoa eta erabiltzaile kopuruak gora egin du iazkoaren aldean: 14.015 erabiltzaile izan ditu igerilekuak, azken asteburuaren faltan.

Lazkaoko Udalak herritarrei eskertu nahi die igerilekuan hartutako neurri ororen aurrean izandako jarrera eredugarria.