• Guztira 4 film eskainiko dira haur zein helduentzat: ‘A todo tren: destino Asturias’, ‘Descarrilados’, ‘Space Jam: aro berriak’ eta ‘Maixabel’.
  • Sarrerak online erostea gomendatzen da lazkao.eus-en.

Lazkaon Areriako zine emankizunek ohiko erritmoa berreskuratuko dute ikasturte berria hastearekin bat. Guztira 4 film eskainiko dira haur zein helduentzat: ‘A todo tren: destino Asturias’, ‘Descarrilados’, ‘Space Jam: aro berriak’ eta ‘Maixabel’.

Berrikuntza eran, behin Covid-19aren aurrean ezarritako ordutegi-muga neurriak malgutzearekin bat, astelehenetako emankizuna 21:00etan izango da.

Higiene eta segurtasun neurri zorrotzak bete beharko dira: musukoa erabiltzea beharrezkoa izango da eta ezin izango da aretoan bertan jakirik jan. 1,5 metroko segurtasun-distantzia bermatu eta sarrera eta irteerak era ordenatuan egin beharko dira. Saio ezberdinen artean garbiketa eta desinfekzio lanak burutuko dira.

Gomendatzen da sarrerak online erostea: www.lazkao.eus web orrialdean daude eskura eta baita Arerian bertan ere ohiko prezioan: haur filma 3,30€, 3D haurrak 5,50€, helduak 5,50€, jubilatuak eta gazteak larunbatetan 4,00€, Ikuslearen Eguna 4,00€ eta 3D helduak 6,50€. 10 film ikusteko 40 euroko bonoa ere eskura dute erabiltzaileek.

Zine eskaintza honakoa da:

A todo tren: destino Asturias

  • Larunbata 11: 17:00, 19:30 eta 22:00
  • Igandea 12: 17:00 eta 19:30
  • Astelehena 13: 21:00 (Ikuslearen Eguna)

Descarrilados

  • Larunbata 18: 19:30 eta 22:00
  • Igandea 19: 19:30
  • Astelehena 20: 21:00 (Ikuslearen Eguna)

Space Jam

  • Larunbata 18: 17:00
  • Igandea 19: 17:00

Maixabel (estreinaldia)

  • Ostirala 24: 20:30
  • Larunbata 25: 19:30 eta 22:00
  • Igandea 26: 19:30
  • Astelehena 27: 21:00 (Ikuslearen Eguna)

areria iraila 21.fh11 page 002