• Egitarauari igande honetan ekingo zaio, irailaren 19an, Esparruko igoerarekin, eta urriaren 1ean amaituko da Izaro abeslariaren kontzertuarekin.
  • Hainbat ekintzetarako sarrerak eskuratu behar dira lazkao.eus -en edota Udalean bertan, aforo mugak betetzeko.

Lazkaoko Udalak kultur egitarau zabala antolatu du San Migel egunaren bueltan. Ez da ohiko jai egitaraua izango; Covid-19aren pandemiaren aurrean ezarritako prebentzio eta segurtasun neurri oro beteko da.

Egitarauari igande honetan ekingo zaio, irailaren 19an, Esparruko igoerarekin, eta urriaren 1ean amaituko da Izaro abeslariaren kontzertuarekin. Hainbat ekintzetarako sarrerak eskuratu behar dira www.lazkao.eus -en edota Udalean bertan, aforo mugak betetzeko.

Honakoa da egitaraua:

Irailak 19 Igandea

  • Esparruko igoera

Irailak 25, larunbata

  • 11:00 Eskolaumeen Duatloia
  • 19:00 Emanaldia KIMUA DANTZA KOLEKTIBOA 'genEroa' Skate Parkea

Irailak 26, igandea

  • Basherri eguna
  • Josetxo Imaz lasterketa herritik igaroko da

Irailak 29, asteazkena

  • 11:00 San Migeletako Pelota txapelketa Kiroldegia
  • 10:00-13:00 Haur eta Gazte Parkea*
    • 1-6 urte, Lazkao Txiki alboko plazan
    • 6-12 urte, Udaletxeko Plazan
    • 8-14 urte, Ikastolako patioan
  • 18:00 Txirri, Mirri eta Txiribiton Areria Aretoa*
  • 18:00 Funbox Factory Kiroldegia*
  • 18:00 Trio Veracruz taldea Orobione*
  • 19:30 Bulego taldea Skate Park*

Urriak 1, ostirala

  • 19:00 Izaro kontzertua* Areria Aretoa

*Sarrerak eskuratu behar dira www.lazkao.eus -en. Trio Veracruz eta Bulego taldeen kontzertuetarako Udalean eskuratu behar dira sarrerak.

 

Basherri Eguna kartela