• Azoka eta abere postuak, zozketak, erakusketa eta trikitilariak izango dira protagonista.

Igande honetan, irailak 26, Basherri Eguna ospatuko da Lazkaon, San Migeletarako Udalak antolatu duen kultur eta aisia programaren baitan. Azoka eta abere postuak, zozketak, erakusketa eta trikitilariak izango dira protagonista.

Honakoa da egitaraua:

10:00: Azokaren eta abere postuen irekiera.

13:00: Bi saski eta Lazkaoko baserrietan erosketak egiteko bonoen zozketa.

Goizean zehar:

  • 'Erleen Bizitza' erakusketa Enpaundi baserriaren eskutik.
  • Lazkao Txiki Musika Eskolako trikitilariak plazan.

Lazkaoko Udalak eta herriko baserritarrek elkarlanean antolatua.

EGITARAUA 3