• Kepa Zubiarrain, Lazkaoko alkatea: "Kirolak eragin zuzena du herritarren osasun fisiko eta mentalean. Uste dugu, beharrezko baliabidea dela herritarren eta haur eta nerabe horien bizi kalitatean eragiteko. Oinarrian, kirol egokituaren beharra duten haur eta gazteei erantzutera dator egitasmoa. Inor atzean ez uztera, bultzatzen ditugun politika publiko oro moduan: ongizatea, bizi-kalitatea eta aukera berdintasunaren bermea. Lazkaon ere ahalegina egiten ari gara taldea osatu eta beharrezko aukera berri hau martxan jartzeko".

Gaur goizean, irailak 27, Ordiziako Majori Kiroldegian, Eskola Kirol Egokituaren inguruko prentsaurrekoa eskaini da. Bertan izan dira Adur Ezenarro, Ordiziako alkatea; Kepa Zubiarrain, Lazkaoko alkatea; Mikel Luloaga, Zaldibiako ordezkaria; Martin Aramendia, Ataungo alkatea, Zelai Amenabarro, Legorretako alkatea; Iñaki Alberdi, Idiazabalgo alkatea, Nagore Etxeberria, Itsasondoko ordezkaria, eta Amaia Elizondo, Kirol Egokituko Federazioko arduraduna. 

“Ikusten duzuen moduan, kiroldegian etengabeko berrikuntzak egiten ari gara herritarrei ahalik eta zerbitzu onena emateko, eta espazio hau bera orain gutxi estreinatu dugu. Dudarik gabe, baliabideak egokiak izan behar dira guztiek nahi duten kirola praktikatu dezaten, eta gure ardura da horiek eskaintzea herritarrei”, zehaztu du Ezenarro alkateak.

Kepa Zubiarrainek, berriz, nabarmendu du "bailara osoa bat eginik, herri handi edo txikiagoak, baina elkar batuta eta sinergiak baliatuz lanean ari gara. Goierrin eskolako adina duten haur eta nerabeen %6ak aniztasun funtzionala du eta horiek eskola kirola egiteko aukera izango dute hemendik aurrera. Kirolak eragin zuzena du herritarren osasun fisiko eta mentalean. Uste dugu, beharrezko baliabidea dela herritarren eta haur eta nerabe horien bizi kalitatean eragiteko. Oinarrian, kirol egokituaren beharra duten haur eta gazteei erantzutera dator egitasmoa. Inor atzean ez uztera, bultzatzen ditugun politika publiko oro moduan: ongizatea, bizi-kalitatea eta aukera berdintasunaren bermea. Lazkaon ere ahalegina egiten ari gara taldea osatu eta beharrezko aukera berri hau martxan jartzeko".

“Historikoki, eskualdean, hemen Ordizian eta Beasainen izan du kirolak indar handiena, baina inguruan ditugun herrietan ez da bigarren mailan gelditu. Kirolak indar handia du Goierrin”, gehitu du. Berarekin bat etorri da Alberdi: “elkarlana beharrezkoa dugu herri ertain-txikiok ez ditugulako halako azpiegiturak. Horregatik oso pozgarria da guztiok besteon eskura jartzea halako baliabideak, herritarrei ahalik eta zerbitzu onena eman ahal izateko”.

Elizondok ere bide beretik adierazi ditu hitzak, agertuz zerbitzua herritar guztiei dagoela irekita, eta ez bakarrik haurrei: “16-21 urte artekoei zuzendutako proiektuak ditugu abian”.

 

Kirol integratua helburu

Ordiziaren kasuan, kirol egokituarekin dugun konpromisoa irmoa da. Hain zuzen, igerilekuko eskaintza dago. Ostiraletan, arratsaldeko 17:00etan eta 19:00ak bitartean bi talde aritzen dira. “Eta pozgarria da oso nahiz eta behar bereziak behar dituzten batzuek, azpiegitura egokiak izanez, kirolaz gozatzeko aukera dutela ikustea”, nabarmendu du Ezenarrok.

Covidak ekarri duen pandemian bertan 10-12 ikasle izan ziren Majori kiroldegian kirol egokitua praktikatzen. “Eta ez guztiak ordiziakoak, baizik inguruko herrietakoak ere bai. Lehen esan bezala, beste herriekin elkarlana beharrezkoa delako halako gauzak martxan jartzeko”.

Eta bide horretan, Ordiziako alkateak nabarmendu du Udalaren konpromezua ez dela aldatuko, “lanean jarraituko dugu kirol egokiturako eskaintza zabatzen, baina ahaztu gabe benetako helburua EKI dugula: eskola kirol integratura”. Hala mintzatu da: “Gaur egun, eskola kirol egokituaz hitz egiten dugu, baina benetako helburua egokitutik integratura pasatzea da. Espazio seguruak sortzea, gizartea heztea ondokoaren desberdintasunak errespetatuz, eta, nola ez, kirolean bakoitzak dituen aukerak garatzea, ondo pasatzea helburu izanik momentu oro”.

PORTADA kirol egokitua web