• Izarok eman zion hasiera egitarauari pasaden urriaren 1ean Areria betez. Ondotik etorriko dira Kantaka abesbatza, Pirritx eta Porrotx, Esti eta Mikel Markez eta beste hainbat…

Lazkaon kulturak etenik izan ez dezan eta herriak kulturalki bizia izaten jarrai dezan, Lazkaoko Udalak kultur egitarau oparoa antolatu du datorren hiru-hilerako, eguberriak iritsi artean.

Horrela, lazkaotarrek kultur ekitaldi desberdinez gozatzeko aukera izango dute urritik abendura bitartean: dantza, haur ikuskizunak eta musika uztartzen dituen egitaraua osatu du udalak. Guztira, 7 ekitaldi desberdin.

Izarok eman zion hasiera egitarauari pasaden urriaren 1ean Areria betez. Ondotik etorriko dira Kantaka abesbatza, Pirritx eta Porrotx, Esti eta Mikel Markez eta beste hainbat…

Ekitaldietarako sarrerak aurrez hartu behar dira www.lazkao.eus webgunean edo Lazkaoko Udalean.  

Ondorengoak dira datorren hiruhilekorako antolatutako kultur ekitaldiak:

  • Urriak 15: Imanol Jazz
  • Urriak 29: Missouri State University Chorus
  • Azaroak 5: Pirritx eta Porrotx.
  • Azaroak 13: Kantaka ‘Requiem de Faure’
  • Azaroak 19: Agurra
  • Abenduak 3: Esti eta Mikel Markez

Agenda urria abendua