• 2021eko Udazkeneko Musika Zikloaren sarrerak salgai lazkao.eus -en.

Asteburu luzea aurretik eta Lazkaon ere izango da zer gozatu. Zinea izango da protagonista asteburuan. ‘Adios idiotas’ filma eskainiko da honako egunetan: larunbata 9 (19:30 eta 22:00), igandea 10 (19:30), astelehena 11 (21:00, Ikuslearen Eguna) eta asteartea 12 (19:30). Haurrentzako, berriz, ‘Dortagnan eta hiru mosketxakurrak’ larunbatean eta igandean arratsaldeko 17:00etan. Sarrera guztiak salgai daude www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan.

Bestalde, datorren urriaren 15ean ekingo zaio 2021eko Udazkeneko Musika Zikloari. 3 kontzertu izango dira aukeran:

  • Urriak 15: Imanol Jazz. Sarrera: 10€.
  • Urriak 29: Missouri State University Chorus. Sarrera: 5€.
  • Azaroak 13: Kantaka ‘Requiem de Faure’. Doan.

Sarrerak jada eskuragarri daude www.lazkao.eus -en.