• Arratsaldeko 20:00etan izango da Arerian eta lazkao.eus -en daude sarrerak eskuragarri.
  • Zinemak ere ez du hutsik egingo asteburuan. ‘Benedetta’ eta ‘La patrulla canina’.

Bihar, ostirala, urriak 15 ekingo zaio 2021eko Udazkeneko Musika Zikloari. Imanol Jazz izango da Zikloko lehena. Lau euskal musikari ezagun (bi ahots eta bi piano) elkartu dira, 2004an hildako Imanol Larzabal donostiar musikari eta poetaren kantak eskaintzeko. Bizitzaz hitz egiten diguten poema sorta baten inguruan ehundutako abestiak. Gure oroimenean dauden eta musikari laukote honek gogoratzeko plazera eskaintzen digun abestiak. Arratsaldeko 20:00etan izango da Arerian eta www.lazkao.eus -en daude sarrerak eskuragarri.

Udazkeneko Musika Zikloak beste bi kontzertu ere eskainiko ditu datozen asteetan:

  • Urriak 29: Missouri State University Chorus. Sarrera: 5€.
  • Azaroak 13: Kantaka ‘Requiem de Faure’. Doan.

Sarrerak jada eskuragarri daude www.lazkao.eus -en.

Zinemak ere ez du hutsik egingo asteburuan. ‘Benedetta’ filma eskainiko da honako egunetan: larunbata 16 (19:30 eta 22:00), igandea 17 (19:30) eta astelehena 18 (21:00, Ikuslearen Eguna). Haurrentzako, berriz, ‘La patrulla canina’ larunbatean eta igandean arratsaldeko 17:00etan. Sarrera guztiak salgai daude www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan.

1