• Auzoaren urbanizazio lanak datozen 3 hilabeteetan burutuko ditu Udalak, 143.277,51 euroko inbertsioarekin.
  • Urbanizazio lanak auzoko 6 zenbakitik 13ra bitarteko atarien eremuan eta auzoko 1. eta 2. atarien atzealdean, eta aurrera eramango diren lanen artean espaloiak, lurzorua eta azpiegiturak hobetzea aurreikusten da.
  • Helburua da auzoan kalitatezko azpiegitura eguneratu eta egokiak izatea eta, aldi berean, bertako mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzea, oinezkoei lehentasuna emanez.

Lazkaoko Udalak datorren astelehenean, urriak 18, abiaraziko ditu Mikelar auzoaren eraberritze lanak.   3 hilabete inguruko iraupena izango dute eta 143.277,51 euroko inbertsioa burutuko du Udalak bertan.

Udalerriko mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetu eta herritarrei kalitatezko azpiegiturak eskaintzearen aldeko apustuan pausu berri bat da, bertako auzotarren ongizatea eta bizi kalitatea hobetzea duena oinarri.

Mikelar auzoko obrek, beraz, hobekuntzak aurreikusten dituzte mugikortasunean eta irisgarritasunean, baita azpiegituretan ere. Zehazki, espaloiak, zoladura eta azpiegiturak hobetuko dira 6tik 13ra bitarteko atarien eremuan eta auzoko 1. eta 2. atarien atzealdean.

Horretarako, espaloiak 2 metroko zabaleraraino handituko dira, eta egungo ur-hornidurako, saneamenduko eta argiteriako azpiegiturak ordeztuko dira. Izan ere, azken kasu horretan, gaur egun saneamendu-sare bakarra bat dago, euri urak eta ur zikinak bereizten ez dituena, alegia. Horrez gain, uraren hornidura-sarea ere aldatu egin behar da.

Gauzak horrela, euri-uren eta ur zikinen saneamendu-sarean kaltetuta dauden hodiak aldatuko dira eta ur-hornidura sarea berrituko da. Gainerako azpiegiturak berdin mantenduko dira, berrituta eta egoera onean baitaude.

Lan horien bitartez auzoko azpiegiturak eta irisgarritasuna hobetzeaz haratago, helburua da auzoko bizilagunen eta, oro har, herritarren bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzea, horretarako, kalitatezko azpiegitura eta espazio publikoak atseginak eta irisgarriak eskainiz.

Mikelar1

Mikelar2