- Izen ematea Udaletxean burutu behar da, bulego orduetan, 8:00etatik 18:00etara.
Lazkaoko Udalak, berriro ere, Covid-19ak eragindako egoera pandemikoa hobetzen doan heinean, ‘Aretoko Dantzak’ ikastaroa berreskuratuko du, ia bi ikasturte osoko geldialdiaren ondoren.
Eskolak, aurreko edizioetan bezalaxe, Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegian izango dira, astelehen, asteazken edo ostegunetan, sortutako taldearen arabera, eta arratsaldeko 19:45etan emango zaie hasiera.
Izen ematea Udaletxean burutu behar da, bulego orduetan, 8:00etatik 18:00etara.