• Sarrera guztiak salgai daude www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan.

Zinemak ohiko jardunarekin jarraituko du Areria Aretoan astebururo lez.

‘Madres paralelas’ filma eskainiko da honako egunetan: larunbata 23 (19:30 eta 22:00), igandea 24 (19:30) eta astelehena 25 (21:00, Ikuslearen Eguna). Bi emakume ospitaleko gela batean elkartzen dira, eta bertan erdituko dute. Biak ezkongabe daude eta haurdun geratu ziren istripuz. Janis, adin ertainekoa, ez da damutzen eta zoratzen dago. Bestea, Ana, nerabea, beldurtuta, damututa eta traumatizatuta dago. Janis animatzen saiatzen da ospitaleko korridoreetatik paseatzen duten bitartean. Ordu horietan trukatzen dituzten hitz apurrek oso lotura estua sortuko dute bien artean, eta, kasualitatez, garatu eta zaildu egingo da, haien bizitzei modu erabakigarrian eraginez.

Haurrentzako, berriz, ‘Oltxiak’ larunbatean eta igandean arratsaldeko 17:00etan. Oltxiak etxe berri baten bila dabiltza, baina ez dira inoiz ongi etorriak sentitzen inon. Kiratsa darie eta gizaki gehienek ez dituzte maite. Firebottom, familiako herensugea, Smellivilleko zabortegian lurreratzen denean, Oltxiak etxean bezala sentitzen dira. Eta hemen geratu nahi dute.

Sarrera guztiak salgai daude www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan.

Untitled design 4