Txirrindularitza profesionalean 12 urtez aritu ondoren, bizikleta uztea erabaki du Gari Bravo lazkaotarrak. Herritar ugari, lankide, txirrindulari eta zaleak Arerian elkartu ziren pasa den ostiralean, urriak 22, egindako lana zein izandako ibilbide oparoa omentzeko.

Kepa Zubiarrain alkateak Bravoren 12 urtetako jarduna goraipatu zuen: “12 denboralditan zehar lan ikaragarria egin duzu eta Lazkaoko herria munduko txoko ezberdinetara eraman. Egon zaren talde guztietan eman duzu zenuen onena, konpromiso osoz jardunez, eta euskal txirrindularitzan erreferente bilakatu zara. Ziur nago, etorkizunean izango dituzun bestelako eta mota orotako taldeetan berdin jokatuko duzula”.

IMG 20211025 WA0001

IMG 20211025 WA0002

IMG 20211025 WA0003

IMG 20211025 WA0004