• Matrikulazio epea zabalik dago oraindik. 

Lazkaoko Jabetze Eskolak udazken-negurako ikastaro sorta antolatu du. II. edizioa izango da, iaz lehenengoz martxan jarri ostean, eta 3 ikastaro izango dira aukeran: ‘Adimen emozionala pedagogia feministatik’, ‘Autodefentsa ziber-feminista tailerra’ eta ‘Irakurbide feministak literaturan’.

Lazkaoko Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea da. Helburua da emakumeen parte-hartze soziala eta politikoa sustatzea, ahalduntze prozesuen bidez, emakumeek euren eskubideen jabe egiteko eta euren bizitzetan autonomia eta konfiantza izateko, eta beste emakumeekin sareak sortzeko.

Lehen ikastaroa azaroaren 10ean hasiko da: ‘Adimen emozionala pedagogia feministatik’. “Adimen Emozionalak gure -eta besteen- emozioak ezagutzeko eta kudeatzeko aukera eskaintzen digu. Adimen Emozionalari esker ulertu dezakegu errazago gure burua - epairik gabe- eta, aldi berean, bestearenak. Ahalduntze Emozional Feminista prozesu honetan, astero, bi orduko saioa eskainiko zaizue emakume* izateagatik jasotako aginduak irauli ditzazuen”. Irakaslea Edurne Pujana Deba izango da eta azaroak 10, 17 eta 24an eskainiko da 18.00etatik 20.00etara.

Matrikulazio epea zabalik dago: 943 08 80 80 telefonora deituta edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita eman daiteke izena. Zozketa egingo da aurretik izena eman duten emakume guztien artean, eta lazkaotarrek izango dute lehentasuna. Gutxienez hamar lagun beharko dira taldea osatzeko.

Jabetze Eskola kartela 1 page 001.jpg1