• Lazkaotik hilerrira joateko San Migel parrokiaren aurrean hartuko da autobusa, eta bueltarako, hilerriaren sarreran. Guztira 14 zerbitzu izango dira, 7 joateko eta 7 itzultzeko.
  • Goizez eta arratsaldez eskainiko da zerbitzua eta autobusak guztira 28 plaza ditu. Derrigorrezkoa izango da musukoa jantzita eramatea eta eskuak gelarekin garbitzea autobusera igo aurretik eta joan etorri bakoitzaren ondoren, ibilgailua desinfektatuko da.

Azaroaren 1ean, Santu Guztien Eguna, Lazkaoko Udalak doako autobus zerbitzua eskainiko du hilerrira. Egunean zehar, guztira, 14 zerbitzu izango dira, 7 joateko eta 7 itzultzeko. Herrigunetik irteerak San Migel parrokiatik abiatuko dira, eta bueltakoak, berriz, hilerriaren sarreratik. Honakoak dira ordutegiak:

Goizez, San Migel parrokiatik hilerrira joan ahal izango da 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan eta 12:45etan. Azken ordu honetan, mikrobusa meza amaitutakoan abiatuko da. Hilerritik Lazkaora itzultzeko, 10:30ean, 11:30ean, 12:30etan eta 13:30ean egongo da doako autobus zerbitzua.

Arratsaldez, Lazkaotik hilerrira joateko ordutegiak dira: 15:45, 16:45 eta 17:45. Eta, hilerritik Lazkaora itzultzekoak, berriz, 16:15, 17:15 eta 18:15.

Derrigorrezkoa izango da musukoa jantzita eramatea eta eskuak gelarekin garbitzea autobusera igo aurretik eta joan etorri bakoitzaren ondoren, ibilgailua desinfektatuko da.

autobuses discrecionales goierrialdea 70dcfd7c0e5fec51fb62131040348ae1