•  Euskara Batzordearen bilera irekia arratsaldeko 18:00etan izango da Lazkaoko Udalean.

Lazkaoko Udalak Euskararen Plan Estrategikoa berritu du herrian euskararen erabilera eta egoera zein den aztertu, eta etorkizunera begira eman beharreko pausuak zehazteko helburuarekin. Plan Estrategikoa garatu ahal izateko talde eragilea Udaleko euskara teknikariak eta politikariak eta Emuneko aholkulariak osatu dute.

Plan hori, jada Euskara Batzordean aurkeztuta, zeina udal ordezkariek, teknikariek, herritarrek eta herri-eragileek osatzen duten, garatzeko lan ildoak definitzeari ekiteko bilera egingo dute Udalean datorren azaroaren 2an. Arratsaldeko 18:00etan izango da eta Udalak herritarrak bertan parte-hartzera gonbidatu ditu.

Hitzordua:

Euskarararen Plan Estrategikoa garatzeko ekintzak zehazten joateko bilera

  • Azaroak 2, asteartea
  • 18:00
  • Lazkaoko Udala

Martxoak 16 de marzo 3