• Ibilgailuen zirkulazioa itxita egongo da hiru astez. Mikelar 1 eta Mikelar 6 arteko bidea bi norantzatakoa izango da, aparkalekuei eta Elosegi 3-5eko lurpeko garajeei sarbidea eta irteera emateko. 

Mikelar auzoan Udala burutzen ari den berrurbanizatzeko lanetan, ur zikinen kolektore berri bat egingo da Mikelar 12tik Mikelar 8ra doan bidean; beraz, ibilgailuen zirkulazioa itxita egongo da datorren asteartea, azaroaren 2tik aurrera, hiru astez.

Gune horretan dauden aparkalekuak libre utzi beharko dira datorren asteartean goizeko 8:00etarako.

Mikelar 1 eta Mikelar 6 arteko bidea bi norantzatakoa izango da, aparkalekuei eta Elosegi 3-5eko lurpeko garajeei sarbidea eta irteera emateko.

Aldez aurretik, barkatu eragozpenak.

Mikelar mozketa 1

Mikelar mozketa 0