• Ziklo indoor gazte, haurrentzako igeriketa ikastaroak, Gimnasia abdominal hipopresiboak eta oinarri ezegonkorren gaineko ariketa kurtsoa eta bodytraining ikastaroaren saio berriak eskainiko ditu.
  • Interesa duen edonork kiroldegian egin dezake kontsulta edo 943 08 51 93 telefono zenbakira deituz.

Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiak, herritarrei etengabe zerbitzu hobetzeko pausuak eman eta beren nahiak eta eskaerei erantzunaz, ikastaro eskaintza zabaltzen ari da. Ziklo indoor gazte, haurrentzako igeriketa ikastaroak,  Gimnasia abdominal hipopresiboak eta oinarri ezegonkorren gaineko ariketa kurtsoa eta bodytraining ikastaroaren saio berriak eskainiko ditu.

  • Ziklo indoor gazte, astearte eta ostegunetan, 18:30ean. Ikastaroa hau jada martxan da, gaztetxo batzuen eskaerari eta nahiari erantzunaz. Hala ere, izen-ematea zabalik da eta 11- 14 urte bitarteko gaztetxoek parte har dezakete bertan.
  • Haurrentzako igeriketa ikastaroak. Haurren igeriketa ikastaroetan parte hartzeko dagoen eskaerari, astelehenetik osteguna bitartean eskaintzen diren astean bi saiotako ikastaroekin ezin erantzunik, larunbat goizetan haurrentzako igeriketa ikastaro berriak jarri dira martxan. Azaroaren 5ean hasi ziren goizeko ordutegian hiru talde. Izena eman nahi duen orok aukera du oraindik.
  • Gimnasia abdominal hipopresiboak eta oinarri ezegonkorren gaineko ariketen bidez muskulatura abdominala, zoru pelbikoa eta bizkarrezurraren egonkortzaileak indartu eta tonifikatzeko sistema bat da. Ariketa sorta desberdinen bidez, bizkarraren jarreran desorekak zuzentzen ere laguntzen dute. Urtarriletik aurrera martxan jarri nahi den jaduera berria da. Bi aukera izango dira: astearte eta ostegunetan, 10:00 – 11:00 eta 17:30 – 18:30.
  • Bodytraining ikastaroaren saio berri bat, astelehen eta asteazkenetan, 20:30ean. Arratsalde eta iluntze partean dauden Bodytraining eta Gap ikastaroak beteta egonik astelehena eta asteazkenetarako aukera berri hau ireki da.

Interesa duen edonork kiroldegian egin dezake kontsulta edo 943 08 51 93 telefono zenbakira deituz.

Kiroldegia