Landu beharreko gaia honakoa da: Emakumeen* aurkako indarkeria estetikoak. Gorputzen, identitateen eta sexualitateen aniztasuna

Egunerokotasunean emakumeek* indarkeria psikologikoa, sexuala, ekonomikoa nahiz fisikoa pairatzen dute hainbat intentsitatetan. Kasu askotan, egora hori erailketaraino iristen da, gizarte antolamendu patriarkalaren ondorio zuzen gisa. Gipuzkoako Goierri eskualdeko emakumeak ez dira salbuespena.

Indarkeria matxista arazo konplexua da eta hori konpontzeko erantzun integralak behar dira. Urtean zehar hainbat prebentzio programa eta kanpaina garatzen dira, baina morez markatutako eguna azaroaren 25a izaten da, non herritarrak, mugimendu feministak zein administrazio erakundeek bat egiten duten, eta ahotsa altxatzen duten errealitate gordin honen aurka.

Egun horren inguruan zenbait ekitaldi eta ekintza antolatzen dira bereziki herritarren kontzientziazio, sentsibilizazio edo ardura sustatzeko xedez, eta baita salaketa tresna moduan ere.
Helburu berberarekin Goierriko sei herritako berdintasun teknikarik beraien udalen babes osoarekin, berdintasuna sustatzeko bide berriak eraikitze aldera, lehenengo aldiz 2020an Goierri osora zabaldutako sormen lehiaketa bat antolatu zuten. Eta 2021n esperientzia errepikatuko da aurreko lehiaketaren parte-hartze onaren aurrean.

Hain zuzen ere, Beasain, Lazkao, Legorreta, Ordizia, Segura eta Zaldibiako udalak dira ekimen honen sustatzaileak, eta dagoeneko lehiaketan parte hartzeko izen ematea zabalik dago. Lehiaketan parte hartzeko azken eguna azaroaren 19a izango da.

Lehiaketaren gaia: Emakumeen aurkako indarkeria estetikoak. Gorputzen, identitateen eta sexualitateen aniztasuna.

da. Gaia ardatz hartuta lana bideo formatuan aurkeztu behar da, baina bertan agertuko den grabaketan edozein sorkuntza mota agertu ahal izango da. Adibidez, marrazkiak, eskulturak, argazkiak, bertsoak, idazkiak, irakurketak, dantzak, antzerkiak etab. Bideoak gutxienez 3 segunduko iraupena izan beharko du eta gehienez 300 segundukoa (5 minutu). eta banaka edo taldeka parte hartu ahal izango dute NANaren arabera Gipuzkoako Goierri eskualdeko herri batean erroldatuta dauden edozein adinetako biztanleek, baina adin txikikoak izatekotan adin nagusiko arduradun bat izan beharko dute.

Sariei dagokienez, puntu gehien lortzen dituen lanetik hasita hurrenez hurren Goierriko saltoki txikietan gastatzeko 200€, 150€ko eta 100€ko bonoak banatuko dira, eta hauez gain udal sustatzaileetako lehenengo sailkatuei 50€ko bonoak emango zaizkie.

Lehiaketari buruzko informazio gehiago eta parte hartzeko esteka honako orrian aurki daiteke: http://labur.eus/goierrinindarkeripe

PORTADA 1 sormen