• Zineak bere ohiko jarduerarekin jarraituko du Areria Aretoan, astebururo bezala: ‘El buen Patrón’ eta ‘La familia Adams 2’.
  • Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

Hitzordu berezia izango dugu larunbat honetan, azaroak 13, Lazkaon: Kantaka eta Urmaiz abesbatzak eta Kantaka orkestrak Covid-19aren biktimen omenezko kontzertua eskainiko dute. Rratsaldeko 20:00etan iznago da Lazkaoko San Migel Parrokian. Gabriel Faureren Requiem Op.48 joko dute. Javier Alberdik zuzenduko du eta Julia Blasco izango da sopranoa eta Juan Laboreria baritonoa.


Zineak bere ohiko jarduerarekin jarraituko du Areria Aretoan, astebururo bezala:

  • ‘El buen patrón’ filma proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 13 (19:30 eta 22:00), igandea 14 (19:30) eta astelehena 15 (21:00, Ikuskizunaren Eguna). ‘Blancok, Espainiako probintzietako hiri batean balantza industrialak egiten dituen enpresa baten jabe karismatikoak, bere helmuga erabakiko duen batzorde baten berehalako bisita espero du. Hala ere, badirudi dena bere aurka konspiratzen ari dela. Erlojuaren kontra lan eginez, Blanco bere langileen arazoak konpontzen saiatzen da, eta horretarako imajina daitezkeen lerro guztiak gurutzatzen ditu’.
  • Txikienentzat, ‘La familia Adams 2’ larunbatean eta igandean 17:00etan. "Familia gisa hurbiltzeko itxaropenarekin, Gomez, Morticia eta Addams klaneko gainerako kideak errepideko bidaia abenturazale batean murgilduko dira, karabana izugarri eta erraldoi batean".

Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

Datorren ostegunean, azaroak 18, Lazkao Txiki Musika Eskolak Santa Xexili kontzertua emango du Plazako pilotalekuan arratsaldeko 16:30etan.

Egun berean, azaroak 18, 19:00etan Arerian, 'Erresistentzia arazo fisikoa da', estereotipoen inguruan hausnarketa egitera bultzatzen duen antzezlana izango da. Ekimena azaroaren 15aren bueltan Udalak eta herri eragileek antolatu duten egitarauaren parte da.

IMG 20211110 WA0005