• Doakoa izango da, baina aurrez hitzordua hartu behar da: bazkideek azaroaren 17 arte lehentasuna izango dute eta azaroak 18tik aurrera bazkide ez direnak sarrera erosi ahal izango dute kiroldegian.

Larunbat honetan, azaroak 20, puzgarriak izango dira estreinakoz Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiko igerilekuan. Lazkaoko Udalak herritarrei zerbitzu eta aisia aukera berriak eskaintzen jarraitzeko helburuarekin, puzgarri ugari erosi ditu, eta lehen saioa asteburu honetan egingo da.

Bi txanda izango dira aukeran:

  • 16:30 – 17:30: 8 eta 9 urte dituztenak.
  • 17:30 – 18:30: 10-11-12 urte dituztenak.

Talde bakoitzean gehienez 25 haur sartuko dira. Igerian jakitea derrigorrezkoa da.

Doakoa izango da, baina aurrez hitzordua hartu behar da: bazkideek azaroaren 17 arte lehentasuna izango dute eta azaroak 18tik aurrera bazkide ez direnak sarrera erosi ahal izango dute kiroldegian.

Puzgarri 1