• Abenduaren 10era bitarte aurkeztu daitezke leloak udaletxean.
  • Sari bakarra egongo da: 100 euroko bono bat euskal liburu, jolas eta diskak erosi ahal izateko herrian.

Lazkaoko Udalak eta Lazkaoko Euskaraldia Batzordeak euskara lelo lehiaketa antolatu dute. Abenduaren 10era bitarte aurkeztu daitezke leloak udaletxean. Gutun-azal itxi batean aurkeztu behar dira leloak, eta egilearen informazioa ere sartu behar da barnean: izen abizenak, telefonoa, adina, helbidea eta helbide elektronikoa. Sari bakarra egongo da eta 100 euroko bono bat izango da saria, euskal liburu, jolas edo diskak erosi ahal izateko herrian.

Leloak euskararen inguruko esaldi motz bat izan behar du. Lazkaoko edonork har dezake parte, bakarka edo taldeka, eta talde edo norbanako bakoitzak hiru lelo aurkeztu ditzake. Ezin izango dira aurkeztu aurretik beste lehiaketa batzuetan sarituak izan diren leloak. Irabazlea herriko komunikabideetan emango da ezagutzera, eta irabazlearen mezua udalak erabakitako euskarri desberdinetan erabili ahal izango da.

Lelo lehiaketa