•  Lazkaoko Udalak euskara sustatzeko helburuarekin ematen du urtero dirulaguntza hau.
  • 100 euro jaso du bakoitzak.

Lazkaoko Udalak gidabaimena euskaraz ateratzeko diru-laguntza abian du. 100 euroko diru-laguntza eskaintzen da. 2021eko deialdira aurkezteko epea abenduaren 31an amaituko da.

Dirulaguntzen onuradun izateko baldintzak honakoak dira: ezinbestekoa da Lazkaon erroldatuta egotea eta langabezian egotea edo ikaslea izatea.

Lazkaoko Udalak euskara sustatzeko helburuarekin ematen du urtero dirulaguntza hau. 2020an 18 eskaera egin ziren autoa eta motorra gidatzeko baimena euskaraz ateratzeagatik dirulaguntzak jasotzeko.

carnet conducir