• Zineak bere ohiko jarduerarekin jarraituko du Areria Aretoan, astebururo bezala: ‘Pan de limón con semillas de amapolas’ eta ‘El lobo y el león.
  • Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

Lazkaoko Musika Bandak eskainiko duen ‘Santa Xexili’ kontzertuak zabalduko du asteburua Arerian ostiralean, azaroak 26, arratsaldeko 19:00etan. Urtero bezala garai hauetan, lazkaotarrek herriko udal bandaren kontzertuaz aukera bikaina izango dute 20:30ak arte, gutxi gorabehera.

Bestalde, zinemak programazio berriarekin ekingo dio asteburuari; kasu honetan, bi pelikula egongo dira ikusgai Areria Aretoan.

  • ‘Pan de limón con semillas de amapolas’ filma proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 27 (19:30 eta 22:00), igandea 28 (19:30) eta astelehena 29 (21:00, Ikuslearen Eguna). Sinopsiak honela dio: Anna eta Marina nerabezaroan banandu zituzten bi ahizpa dira, eta Mallorcako herri txiki batean daude berriro, ezagutzen ez duten emakume misteriotsu baten bitartez jasotako okindegi bat saltzeko. Ahizpak bizitza oso ezberdineko bi emakume dira. Anna ozta-ozta irten da uhartetik, eta maite ez duen gizon batekin ezkonduta jarraitzen du. Marinak munduan zehar bidaiatzen du GKE batean doktore gisa lan eginez.
  • 7 urtetik aurrerako haurrentzat ‘El lobo y el león’ pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 27 (17:00) eta igandea 28 (17:00). Sinopsiak honela dio: bere aitona hil ondoren, Alma, 20 urteko pianista, bere haurtzaroko etxera itzuliko da, Kanadako uharte batean dagoena. Uhartean bere bizitza irauli egiten da, hain zuzen otso txakurkume bat eta lehoi txakurkume bat erreskatatzen dituenean. Animaliak hazten diren heinean, hirurek lotura banaezina osatzen dute, baina euren mundua laster erortzen da beren idilio sekretua aurkitzen denean. Lehoia harrapatu eta zirku ibiltari batera bidaltzen dute, eta otsoa zientzialari batzuek eramaten dute ikertzeko. Otsoak bere anaia lehoia aurkitu eta bere familia biltzea erabaki du. Behin elkarrekin, sekulako abenturari ekingo diote Kanadan zehar, haize eta marearen kontra, Alma aurkitzeko.

Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

PORTADA lazkaoko musika banda