• Udalak herri baratze urbanoak erabiltzeko lizentziak esleitzeko deialdi berria egitea ebatzi zuen.
  • Egungo esleipe­nen iraunaldia urtarrilaren 31an amai­tzen da, eta eslei­pendun berriek kudeatu ahal izango lukete herri baratzea.

Lazkaoko Udalak, herri baratzetako erabiltzaile izan nahi dutenek izena eman ahal izateko epea zabaldu du: abenduaren 10era arte aurkez daitezke eskaerak udaletxean edo erregistro elektronikoan. Hori dela eta, pasa den azaroaren 23an Udalak herri baratze urbanoak erabiltzeko lizentziak esleitzeko deialdi berria egitea ebatzi zuen.

Gaur egungo esleipe­nen iraunaldia 2022ko urtarrilaren 31an amai­tzen da, eta data horre­tatik aurrera, eslei­pendun berriek kudeatu ahal izango lukete herri baratzea.

Baratzak erabiltzen jarraitu nahi izanez gero dagokion eskaera udaletxean aurkeztu behar da, eransten den eredu ofizialaren arabera. Eskaera hori erregistro elektronikoaren bidez ere egin daiteke.

Honako baldintzak bete behar ditu esleipen­dunak:

  • Lazkaoko udalerrian erroldatua egotea.
  • Nekazaritza eta laborantza jarduerak egiteko fisikoki gai izatea.
  • Lazkaoko Udalarekiko zerga-betebehar eta gainerakoen ordainketetan egunean izatea.
  • Beste herri baratze publiko bateko erabiltzaile/eskatzaile den familia unitate bateko kide ez izatea.
  • Izaera landatarreko lursailen jabe, gozamena edo maizter ez izatea eskatzailearen familia-unitateko kiderik, baldin eta nekazaritza-jarduerarako egokiak badira, eta horrelako lurrik inon ez izatea.

 

BARATZA