• Goizetik hasita, egun osoko programazioa dago antolatuta
  • Esti eta Mikel Markezek kontzertua eskainiko dute 22:00etatik aurrera Areria Aretoan

Lazkaoko Udalak egun osoko programazioa antolatu du datorren abenduaren 3rako, ostirala. Goizetik hasita, Euskararen Egun osorako programazioa egin da, eta herritar guztiei zuzendutako ekitaldiak egongo dira.

Programazioa honako hau da:

  • 11:00etan, Kantu Jira, Ikastolak antolatuta.
  • 16:45ean, Parketarrak, Begirale Taldeak antolatuta. Batxilergoko 2. Mailako ikasleek pintxo salmenta egingo dute.
  • 18:00etan On Arin eta Lazkao Txiki Musika Eskolak giroa alaituko dute.
  • 19:30ean, txaranga herrian zehar.
  • 22:00etan, Esti eta Mikel Markezen kontzertua, Areria Aretoan.

Modu honetan, Lazkaoko Udalak euskararekiko konpromisoa indartu nahi du ostiral honetarako antolatutako programazio bereziarekin.

Euskara Eguna kartela21