• San Prudentzio auzotik Izar-Baso baserrira doan bide bazterrak eta Lazkaomendiko Albitxu baserritik Abalin baserrira arteko bide bazterrak garbitu behar dira.
  • Bi deialdietarako elkartze orduak 8:30ean dira.

Lazkaoko Udalak auzolanerako bi deialdi egin ditu larunbat honetarako, abenduak 4. Egin beharreko lana bide bazterrak garbitzea izango dira; hain zuzen, San Prudentzio auzotik Izar-Baso baserrira doan bidekoak eta Lazkaomendiko Albitxu baserritik Abalin baserrira arteko bidekoak.

Lehenengo tokiko auzolanera aurkeztuko direnak Izar-Baso baserrian elkartuko dira, 8:30ean. Eta Lazkaomendiko lanak egingo dituztenak Lartxai Elkartean egon beharko dute 8:30ean baita.

Lazkaoko Udaletik adierazi dutenez, eskuzko tresnez gain, eta lanak errazteko, komenigarria izango litzateke San Prudentziora zein Lazkaomendirako lanetarako traktore bana eramatea, tokiko bat.

AUZO cont