• Zineak bere ohiko jarduerarekin jarraituko du Areria Aretoan, astebururo bezala: ‘Way Down’ eta ‘Zutik’.
  • Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

Esti eta Mikel Markezek eskainiko duten kontzertuak zabalduko du asteburua Arerian ostiralean, abenduak 3, gaueko 22:00etan. Kontzertua Euskararen Eguna dela eta antolatu da. Aurrez, egunean zehar kantu jirak, parketarrak, Oin Arinen eta Lazkao Txiki Musika Eskolaren kontzertuak, eta Jundajo Txarangak osatuko dute egun bereziaren agenda.

Datorren astelehenetik ostegunera bitartean, abenduak 6tik 9ra, eskultura esku-hartze iragankorrak herriko hainbat leku publikoetan egongo dira ikusgai. Eta gela publiko batean pieza bat edo gehiago, eta mapa bat instalatuko dira.

Bestalde, zinemak programazio berriarekin ekingo dio asteburuari; kasu honetan, zazpi pelikula egongo dira ikusgai Areria Aretoan.

  • ‘Way Down’ filma proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 4 (19:30 eta 22:00), igandea 5 (19:30) eta astelehena 6 (19:30, Ikuslearen Eguna). Sinopsiak honela dio: Espainiako Bankua menderaezina dela eta porturatzerik ez dagoela dioen elezaharrak ez du Thom Johnson (Freddie Highmore) izutzen. Helburua altxor txiki bat da, hamar egunez bankuan egongo dena. Hamar egun kutxaren sekretua ezagutzeko, hamar egun plan bat prestatzeko, hamar egun erasoa prestatzeko, hamar egun ihesaldi plan errepikaezin batez baliatzeko, Hegoafrikako Munduko Futbol Txapelketaren finalak milaka zale biltzen dituenean Espainiako Bankuaren atarian.
  • 7 urtetik aurrerako haurrentzat ‘Zutik’ pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 5 (17:00) eta igandea 6 (17:00). Sinopsiak honela dio: ingurune naturaletik gero eta urrunago dagoen mundu globalean, bada oraindik zuhaitzei buruzko istorioak kontatzen dituenik. Haiekin, hazia ernetzen den unetik, iratxoa bere lagun banaezina da, baina zer gertatzen da hiriko zuhaitzekin? Zuhaitzak hil egiten dira eta horiekin iratxoak. Laguntzeko modu bakarra dago.

Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

ESTI ETA MIKEL MARKEZ