• Zineak bere ohiko jarduerarekin jarraituko du Areria Aretoan, astebururo bezala: ‘El amor en su lugar’ eta ‘Una familia feliz 2’.
  • Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai; erakusketarako ez dago sarrera erosi beharrik.

Lazkaoko Udalak Martin Garcia Garamendik osatutako argazki bilduma herrira ekarri du, eta bertan Jose Brunet Berminghanek XIX. mendean Goierrin egindako argazkiak daude ikusgai. Argazki guztien artean, Lazkaoko batzuk daude. Garcia Garamendik hitzaldia eskainiko du ostiralean, abenduak 10, Erakusketa Gelan, 19:00etan hasita.

Garcia Garamendi Lemniskata zientzia sare herrikoiko kidea da. Berak azaldu duenez, erakusketa hau antolatzeko “bi urte luze izan dira, lan handia dago honen atzean, baina emaitzarekin oso-oso gustura nago. Beraz, merezi izan du egindakoak”.

Bestalde, zinemak programazio berriarekin ekingo dio asteburuari; kasu honetan, bi pelikula egongo dira ikusgai Areria Aretoan:

  • ‘El amor en su lugar’ filma proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 11 (19:30 eta 22:00), igandea 12 (19:30) eta astelehena 13 (19:30, Ikuslearen Eguna). Sinopsiak honela dio: 1940an, Varsoviako ghettoan, aktore judu talde batek Jerzy Jurandoten ‘El amor en su lugar’ obra antzeztu zuen. Ikusleak hunkitu egiten dira maitasun istorio baten aurrean eta une batez ahaztu egiten dute euren egoera zaila. Banbalinen artean, aktoreek hil edo biziko dilema bati aurre egin beharko diote, emanaldiaren ondoren ihes bat egin dezaketelako.
  • 7 urtetik aurrerako haurrentzat ‘Una familia feliz 2’ pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 11 (17:00) eta igandea 12 (17:00). Sinopsiak honela dio: Baba Yaga eta Renfield Mila Starr munstro ehiztariaren atzaparretatik erreskatatzeko, Wishbone familia, beste behin, banpiro, Frankenstein, momia eta otso gizon bihurtuko da.

Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salga, baina erakusketarako ez dago sarrera erosi beharrik.

PORTADA Martxoak 16 de marzo1