• Botoa emateko epea abenduaren 24ra arte luzatuko da. Lehiaketan parte hartzen duten guztien artean bost erosketa-txartel zozketatuko dira: 300 euroko bat eta 100 euroko lau.
  • Udalak adierazi duenez, "Gabon berezi hauetan, arduraz jokatzea eta geure burua zaintzea dagokigu. Merkataritzak inoiz baino gehiago behar gaitu, eta guk ere gure kaleetan behar ditugu. Herritarrek beren saltokietan erosten dute, eta saltokiek eta enplegua mantentzen dute".

Lazkaoko Udalak, udalerriko garapen ekonomikoa bultzatzeko eta kontsumoa sustatzeko, Gabonetako erakusleihoen lehiaketa antolatu du aurten ere. VI. edizioa izango da. Udalak adierazi duenez, "Gabon berezi hauetan ere, arduraz jokatzea eta geure burua zaintzea dagokigu. Eta erantzukizun berarekin jokatuz, herritarrak gure herriko merkataritza zaintzera animatzen ditugu. Inoiz baino gehiago behar gaituzte, eta guk ere gure kaleetan behar ditugu. Herritarrek beren saltokietan erosten dute, eta saltokiak eta enplegua mantentzen dituzte".

20 merkatarik parte hartzen dute lehiaketan eta herritarrek guztien artean gogokoena aukeratuko dute. Botoa emateko epea abenduaren 24ra arte luzatuko da.

Botoa eman ahal izateko txartelak lehiaketan parte hartzen duten dendetan banatuko dira. Bertan eskatzen diren datuak bete eta udaletxeko sarreran jarriko den kutxan utzi beharko da txartela.



700 euro jokoan

Lehiaketan parte hartzen duten guztien artean bost erosketa-txartel zozketatuko dira: 300 euroko bat eta 100 euroko lau. Sarituek txartelak trukatu ahal izango dituzte lehiaketan parte hartzen duten 22 dendetan. Botoa ematen dutenek ez ezik, lehiaketan parte hartzen duten merkatariek ere sariak izango dituzte. Boto gehien jasotzen dituzten hiru erakusleihoetako merkatariek diploma eta saski bana jasoko dute.

Sari banaketa abenduaren 28an egingo da Udaletxean.

Erakusleihoa2021B 1 page 003