• Zineak bere ohiko jarduerarekin jarraituko du Areria Aretoan, astebururo bezala: ‘La familia perfecta’ eta ‘Encanto’.
  • Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai; erakusketarako ez dago sarrera erosi beharrik.

XXXIII. Liburu eta disko azoka egongo da Lazkaon, datorren abenduaren 17tik 19ra bitartean. Hiru egun hauetan hainbat libururen eta diskoen aurkezpenak egingo dira; besteak beste, Huntzaren ‘Ezin ezer espero’ edo Monika Arratibelen eta Xabi Etxanizen ‘Laino txiki, egizu negar poliki’.

Azoka egunak animatzeko, gainera, buruhandiak eta erraldoiak egongo dira larunbatean, eta igandean, aldiz, Maider Urretabizkaiaren eskolako Sormen Artistikoko ikasleek ‘Kolore kolore!!!’ antzezlana eta Lazkaoko Musika Banda eta Kantakak Gabonetako kontzertua eskainiko dute.

Azkoaren ordutegia honako hau da:

  • Abenduak 17, ostirala, 16:30-19:00.
  • Abenduak 18, larunbata, 10:00-13:00.
  • Abenduak 19, igandea, 11:00-13:00.

Bestalde, zinemak programazio berriarekin ekingo dio asteburuari; kasu honetan, bi pelikula egongo dira ikusgai Areria Aretoan:

  • ‘La familia perfecta’ filma proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 18 (19:30 eta 22:00), igandea 19 (19:30) eta astelehena 20 (19:30, Ikuslearen Eguna). Sinopsiak honela dio: Luciaren lorpena, familia perfektu baten lorpena, bere semearen bizitza lasaiak mehatxatzen du, bere neska-lagun gaiztoak eta familia politikoak, berak berarentzat imajinatu zuena ez dena.
  • 7 urtetik aurrerako haurrentzat ‘Encanto’ pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 11 (17:00) eta igandea 12 (17:00). Sinopsiak honela dio: Kolonbiako mendien tontorrean Encanto izeneko leku zoragarri bat dago. Hemen, etxe magiko batean, Madrigal familia aparta bizi da, eta familiako kide guztiek dituzte trebetasun handiak.

Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai, baina erakusketarako ez dago sarrera erosi beharrik.

11