• 1.148.000 euro inbertsioetara bideratuko ditu Udalak. Aldi berean, zerbitzuak indartuko dira ere, esaterako, Gizarte Ongizateko partida %25 igoz.
  • Kepa Zubiarrain, alkatea: “Konpromezu hau hartu genuen Legealdi Planean, eta emandako hitza beteko dugu beste behin ere. Testuinguru berrira egokitutako aurrekontuak dira onartutakoak: lazkaotarrak erdigunean, solidarioak eta aurrerakoiak”.

Lazkaoko Udalak  2022ko aurrekontua onartu du: 8.304.865 €  euroko izango da, iaz baino %3,35 gehiago. EAJ-PNVren aldeko 7 bozka jaso ditu eta EH Bilduren aukako 6. Udalarentzat estrategikoak diren 3 lan-ildo garatzeko tresna izango da aurrekontua: herritarren babesa eta ongizatea, garapen ekonomikoa eta enplegua  eta etorkizuneko Lazkao jasangarriagoa, berdinzaleagoa eta ekologikoagoa.

“Pandemiaren mehatxua guztiz uxatu ez badugu ere, normaltasun berrira egokitzera tokatzen zaigu eta egoera berri honetara bideratuta daude hain zuzen ere 2022ko aurrekontuak: herritarren ongizate soziala bermatu  eta etorkizuneko Lazkao aurreratu baten oinarriak finkatuko dituena” azaldu du Kepa Zubiarrain alkateak.

Europa eta Euskadin, 2022rako aurreikusten den hazkunde ekonomikoak izango du islada udalean ere. Honela, udalaren finantzazio iturri nagusia den Foru Funtsak % 15,6ko igoera izatea aurreikusten da, 2021ko aurrekontuekin alderatuta.

Alde batetik, Inbertsio publikoak bultzada berri bat jasoko du. Udalak, zorpetzera jo beharrik gabe, eskuragarri dituen soberakinekin, ekonomia eta enplegua suspertuko dituen inbertsio publikoak bultzatzen jarraituko du. “Konpromezu hau hartu genuen Legealdi Planean, eta emandako hitza beteko dugu beste behin ere. Beraz, testuinguru berrira egokitutako aurrekontuak dira onartutakoak: solidarioak eta aurrerakoiak”.

1.148.000 euro inbertsioetara

Inbertsioei dagokionean, Udal-gobernuaren Legealdi Planean jasotako proiektuak gauzatzen jarraituko du Udalak. 

Hala nola Kanpandegiko industrialdean, urbanizazio lanak amaitu ondoren, urrats berriak emango dira, enpresen beharrei erantzuteko pabiloiak eta lurzoruaren salmentarekin. 

Hiribarren-Ibabe (2021eko inbertsiorik handiena) garatzen jarraituko da ere. Buruturiko lanak, eraldaketa handia suposatu du, bai enpresa zein bertako bizilagunen baldintzetan. Baina urbanizazioaren berritzea ez da amaitu, eta urrats berriak emango dira. Lehena, biribilgune edo errotondaren azpiko aparkalekua egokitzea izango da. 2022 hasieran ekitea da asmoa. 

Energia eta jasangarritasunaren alorrean, aurreko urteetako lan ildoari jarraiki, kale argiak LED sistemara aldatu eta udal-eraikinetan eguzki-plakak jarriko dira. Bestalde, Lazkaoko Udalak baso lurrak eskuratzea ere aurreikusten da, beren kudeaketarako formula edo modu egokiena aztertu beharko delarik.

Lazkao eroso bat eraikitzen jarraitzeko, Udalaren Irisgarritasun Planaren  egikaritze prozesuan, Beko-Kale (Hiribarren eta Iturgaitzaga), Ikastola eta Lazkaoko erdigunearekin lotuko dituen zubia errealitate izango da 2022an. “Proiektu garrantzitsua, mugikortasun eta irisgarritasun ikuspegitik” azaldu du Eneritz Miranda Ogasun zinegotziak.

Honakoak dira inbertsio nagusiak:

Parrokia ondoko zubia

 

229.575,00 €

Landa eremuan ur-hornidurak

 

65.000,00 €

Hilerriko egokitzapenak

 

80.000,00 €

Eguzki-Plakak udal eraikinetan

 

165.000,00 €

Kale argiak LED sistemara egokitzapena

 

90.000,00 €

Ur kontagailuak

 

50.000,00 €

Larreategiko urbanizazioa

 

80.000,00 €

Landa eremuko argiteria

 

20.000,00 €

A.o: hardware erosketa

 

15.000,00 €

Kult: liburutegirako liburuak

 

4.500,00 €

Areriako ekipamentua

13.000,00 €

Baso-lurren erosketa azterketa + erosketa

60.000,00 €

Harizti futbol zelaiko luiziak konpontzea

30.000,00 €

Proiektuak eta azterketa teknikoak*

245.000,00 €

GUZTIRA

1.147.075,00 €

 

Gizarte zerbitzuek %25eko igoera

Udal-sailei erreparatuz, Gizarte Zerbitzuetako partidak % 25ko igoera jasoko du, inor atzean utzi gabe eta batez ere lazkaotar zaurgarrienei babesa bermatzeko. Guztira, 475.000 euro bideratuko dira gizarte-zerbitzuetara. Batez ere, etxez-etxeko laguntza zerbitzua indartu da 340.000 eurorekin, % 23 gehiago.  

Bestalde, azpimarratzekoa da, Euskara eta Kultura departamentuek ere, “normaltasun” berrira egokitutako aurrekontuak jaso dituztela, “gure identitatearen ikur nagusi diren heinean” alkatearen iritziz. 

Kirolari dagokionean, ekipamenduen inguruko hainbat azterketa burutuko dira. Horren adierazle onartu berri den legealdiko inbertsiorik nagusiena, kiroldegiaren eraberritzea hain zuzen ere. Inbertsio handia bezain garrantzitsua Lazkaorentzat. 

Sustapen ekonomikoaren atalean, 2020an onartutako Suspertze Planari jarraipena emango zaio:  Honela, Goiekiren eskutik, negozioen digitalizazioari lagunduko zaie, tokiko kontsumorako pizgarri berriak erabiliko dira, Merkatarien Elkartearekin hitzarmenak berrituko dira, eta abar. Azken finean, gure kaleei bizia emango dien jarduera ekonomikoa bultzatzeko ekimenak jasotzen dituzte aurrekontu hauek. 

Lehen kapituluari dagokionean, hau da, pertsonalaren atala, Udaleko pertsonalaren antolamenduan eguneratze bat egingo da, Lazkaoko biztanleriaren gorakadak eskatuta. Honela,  Idazkari eta kontu-hartzaile postuak bereiztuz (bat izatetik bira pasatuz) eta udaltzaingo berri baten kontratazio prozesua ere  abian jarri da.

 

Lazkao eraldatzen jarraitzeko pausuak

Proiektuak egikaritzen joatearekin bat, ideia berriak garatzen jarraitzen du Udalak. Aurten, 250.000 euro bideratuko dira proiektu berrien idazketara:

Futbol zelaiko proiektua. Belar artifiziala

15.000,00 €

Herri antolamenduko plan orokorra

100.000,00 €

Lazkaomendiko Oinezko bidea: ordainsari eta lan teknikoak

50.000,00 €

Aresoko proiektua

15.000,00 €

Gurutzeko proiektua

15.000,00 €

Kirol ekipamenduen inguruko azterketa

20.000,00 €

Gaztediaren inguruko azterketa. Analisia.

25.000,00 €

Kirol praktikarako ibilbideak.

10.000,00 €

Eragileekin batera

“Gure herriaren erdigune eta bizitza dira eragileak. Beraiekin batera nahi dugu jarraitu Lazkao hobe bat egiten” azaldu du alkateak. Eragileekin lankidetzan, hainbat eta hainbat proiektuk ikusiko dute argia:

  • 2022rako Ekintza Plana eta hainbat ekimen antolatzeko: 15.000 €.
  • Euskara: euskara ikasteko ekimenak eta diru-laguntzak: 58.000 €.
  • Landa-ingurunea (baserriak): argiteria, bideak egokitzea eta beste laguntza batzuk, 95.000 €.
  • San Benito ikastolako mantenu eta jardueratako hitzarmena berritzea ,57.000 €.
  • Hitzarmena Lazkao-Txiki Musika Eskolarekin 55.000 €.
  • Hitzarmena Benedictinos Fundazioarekin, artxiboa kudeatzeko 23.000 €.
  • Orobione Jubilatuen Elkartea, 10.000 €.
  • Herritarrek Antolatutako kirol egitarauetara 000€
  • Iparra-Hegoa lankidetza programari 52.000€
  • Caritas, Talde feminista, Gurutze gorria, Leminskata Elkartea, Lau-Katu, Nagusilan…

IMG 1718