• Datorren urtarrilaren 12an izango da, 17:00etan, Lazkaoko Kultur Etxeko erakusketa gelan.

TREBA Gurasoak ekimenak eta Lazkaoko Udalak haur eta nerabeen gurasoentzako “Haurrak, nerabeak eta internet: ohiturak, arriskuak eta erabilera segurua” hitzaldia antolatu du, euskaraz, datorren urtarrilaren 12rako. 17:00etan hasiko da Lazkaoko Kultur Etxeko erakusketa gelan. Doako hitzaldia izango da.

Hitzaldiko trebatzailea Rakel Gamito Euskal Herriko Unibertsitateko Didaktika eta Eskola Antolakuntza saileko irakaslea izango da. Hitzaldi honetan gailu digitalen alderdi positiboak zein negatiboak zerrendatuko ditu, online testuinguruetan haurrak zaintzeko estrategiak zehazteko. Sarrerak www.lazkao.eus webgunean eskuratu daitezke: https://labur.eus/TREBALazkao.

Hitzaldiarekin lortu nahi diren helburuak dira egungo erabilera-ohitura teknologikoei buruz hausnartzea, gailu digitalen alderdi positiboak zein negatiboak azaltzea eta online testuinguruetan haurrak zaintzeko gakoak eskaintzea.

Bestalde, hitzaldian landuko diren edukiak eta gaitasunak honako hauek dira:

  • Jendarte hiper-konektatuaren errealitate digitala (erabilera-ohiturak).
  • Pantailek haurren garapenean dituzten eragin fisiko eta psikologikoak, positiboak zein negatiboak.
  • Teknologia erabiltzeko familiaren zaintza- zein bitartekaritza-estrategiak.

A4InternetLAZKAO