• Lehiaketaren aurtengo edizioko gaia ‘Emakumeen* aurkako indarkeria estetikoak, gorputzen, identitateen eta sexualitateen aniztasuna’ izan da.
  • Guztira 36 lan desberdin jaso zituen antolakuntzak.

Pasa den astelehenean, abenduaren 20an, burutu zen ‘Goierrin indarkeria matxistarik ez!’ sormen lehiaketako bigarren edizioko sari banaketa, Lazkaon. Aurtengo kasuan, antolatzaileek formatu txikian burutzea erabaki zuten.

Bigarren edizio honetan guztira 36 lan desberdin aurkeztu ziren lehiaketara: horietatik 14 Lazkaotik, hamar Beasaindik, zazpi Ordiziatik, bi Legorretatik, eta bana Altzagatik, Ataunetik eta Idiazabaletik. Parte hartzea iazko ediziokoa baino baxuagoa izan denez ere, antolakuntza pozik azaldu da iaz parte hartu ez zuten herriek aurten bai egin dutelako.

Lehiaketara aurkeztutako bideo guztiak ikusi eta gero, Lazkaoko eta Ordiziako talde feministak, eta Goierriko gizarte langile batek osatutako epai-mahaiak honako sari hauek banatu zituen:

  • Saria (200 euroko bonoa): ‘Emakumeenganako indarkeria estetikoak LH5 San Benito’ (Lazkao).
  • Saria (150 euroko bonoa): ‘Bertsoa’ (Lazkao).
  • Saria (100 euroko bonoa): ‘Itxuraren errespetua beti’ (Beasain).
  • Aipamen berezia (50 euroko bonoa): ‘Nire fisikoa, ez zurea!!’ (Beasain).
  • Aipamen berezia (50 euroko bonoa): ‘Gorputz eta izaera bakarrekoak gu’ (Lazkao).
  • Aipamen berezia (50 euroko bonoa): ‘Bai ez bada, ez da’ (Ordizia).
  • Aipamen berezia (50 euroko bonoa): ‘LH4_Ugaro’ (Legorreta).

Seguratik eta Zaldibiatik ez zituztenez lanik aurkeztu, bi herrietako inork ez du jaso aipamen bereziaren saririk, lehiaketako oinarriek hala diote eta.

IMG 1735