Azken asteotako Covid-19 kutsatzeen hazkunde esponentzialaren aurrean Lazkaoko Udalak abenduaren 31ko San Silvestre lasterketa bertan behera utzi ostean, lasterketan izena emandako herritarrek aurtengo kamiseta eskuratu ahal izango dute 2022ko urtarrilaren 12tik aurrera, Udaleko harreran. Leloa: ‘Lazkao, hegoak harro: 2021eko San Silbestrea' da.

Udalak herritarrei arduraz jokatu eta ezarritako prebentzio eta segurtasun neurri oro betetzeko deia luzatzen die.

Barkatu eragozpenak. Zaindu gaitezen Lazkao.

PORTADA IMG 20211230 WA0000