• Udalak adierazi du ekintza horiek guztiontzat arriskutsuak direla, eta berehala bertan behera uzteko eskatu du, adierazpen-bide zibikoak erabiltzera gonbidatuz. Era berean, zaintza-lanak indartuko dituela nabarmendu du.

Lazkaoko Udalak herrian azken asteburuetan izandako su txikiak eta pintaketak gaitzetsi ditu. Herritarren osasuna eta segurtasuna arriskuan jartzeaz gain, kalteak eragiten dituzte udalerriko azpiegituretan.

“Horrelako jarduerek ez dute lekurik Lazkaon -nabarmendu dute Udaletik-. Lazkaotar guztiok udalerri atsegin bat eta azpiegitura-sare zabal bat bultzatzen ari gara elkarlanean, eta gizabanako batzuek eragiten dituzten ekintza bandaliko horiek kalte besterik ez diote egiten udalerri gisa eraikitakoari”.

Ondo pasa edota adierazpenak egiteko bide zibikoak erabiltzeko deia luzatu du Udalak. Aldi berean, nabarmendu du zaintza lanak indartuko dituela.

Untitled design 13