• Ostiral honetan, hilak 21, Pedro Alegriak ‘El chocolate infinito y otras des-ilusiones matemáticas’ hitzaldia eskainiko du, matematikaren bila zikloko bigarren saioaren barruan.
  • Hitzaldiak, sari banaketak eta erakusketak egongo dira ikusgai datozen egunetan.

Lemnikasta zientzia sare herrikoiak ekintzaz beteriko urtarrila antolatu du. Datozen egunetan hainbat hitzaldi, sari banaketa eta erakusketa egongo dira ikusgai Lazkaoko Kultur Etxean, Beasaingo Igartza Jauregian eta Ordiziako Barrena Jauregian.

Ostiral honetan, urtarrilak 21, antolatutako hiru hitzaldietatik bat izango da. Kasu honetan, Pedro Alegriaren ‘El chocolate infinito y otras des-ilusiones matemáticas’ dago antolatuta, matematikaren bila zikloko bigarren saioaren barruan. Hitzaldia Beasaingo Igartza Jauregian izango da.

Alegria Matematikan lizentziaduna da Zaragozako Unibertsitatean, Matematikan masterra du Venezuelako Unibertsitate Zentralean eta Matematikan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Egun, irakasle titularra da Matematika Saileko Analisiaren arloan. Ostiraleko hitzaldian ibilbide historiko bat egingo du itxura paradoxikoren bat duten disekzio geometrikoen arazo batzuen inguruan. Martin Gardnerrek pentsatutako jarrera engainagarriaren printzipioa aipatzen da horrelako problemak deskribatzeko, eta itxurazko paradoxa geometriko horiek Fibonacciren segida orokortuekin jolas-matematikaren testuinguruan duten erlazioa erakusten duten adibide batzuk aztertzen dira.

Honako hauek dira gainontzeko hitzaldiak:

  • Urtarrilaren 27an, osteguna, 19:00tan, Lazkaoko Kultur Etxean, Francisco González (Universidad Complutense Madrid): ‘Leonardo Torres Quevedo: el origen de los drones’ (gazteleraz).
  • Urtarrilaren 28an, ostirala, 19:00tan, Beasaingo Igartza Jauregian, Jone Apraiz (EHU) eta Idoia Marauri (San Bizente Ikastola): ‘Zein ekarpen egin zion Alan Turingek biologia matematikoari?’ (euskaraz).
  • Otsailaren 4an, ostirala, 19:00tan, Beasaingo Igartza Jauregian, Urtzi Buijs (Universidad de Málaga): ‘El problema más famoso de la historia’ (gazteleraz).

Erakusketei dagokionez, honako hauek antolatu ditu Lemnikastak:

  • Urtarrilaren 15etik 27ra, Lazkaoko Kultur Etxean: ‘Leonardo Torres Quevedo: Zeruaren konkista. Lehen droneak’.
  • Urtarrilaren 28tik otsailaren 12ra, Beasaingo Igartza Jauregian: ‘VIII. Lemniskata Nazioarteko Matematika Argazki lehiaketako lanak’.
  • Otsailaren 14tik 28ra, Ordiziako Barrena Jauregian: ‘VIII. Lemniskata Nazioarteko Matematika Argazki lehiaketako lanak’.

Sari banaketen kasuan, aldiz, bakarra antolatu da. VIII. Lemniskata Nazioarteko Matematika Argazki lehiaketako sariak banatuko dira datorren urtarrilaren 28an, ostirala. Beasaingo Igartza Jauregian izango da 19:00etatik aurrera.

matematika