• Bi pelikula hauek ikusteko erosi beharreko sarrerak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

Asteburu bakoitzeko programazioari mantenduz, bi pelikula egongo dira ikusgai Areria Aretoan larunbat, igande eta astelehen honetan. Horietako bat helduentzako den ‘En el muelle de Normandia’ da, eta ‘Ilargirantz’, aldiz, umeentzako.

‘En el muelle de Normandia’ filma proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 29 (19:30 eta 22:00), igandea 30 (19:30) eta astelehena 31 (21:00, Ikuslearen Eguna). Sinopsiak honela dio: Marianne Winckler idazle ospetsuak laneko prekarietateari buruzko liburu bat idaztea erabaki zuen, errealitate hori lehen eskutik biziz. Horretarako, bere nortasuna ezkutatuz, garbitzaile lana lortzen du Normandiako herri batean, eta gizarteko gainerakoek ezagutzen ez duten bizimodua deskubritzen du. Esperientzia gogorra izan arren, lankideen arteko elkartasunak adiskidetasun lotura sendoak sortzen ditu Marianneren eta haien artean. Elkarrekiko laguntzak adiskidetasuna sortzen du, eta adiskidetasunak konfiantzara eramaten ditu, baina zer gertatzen da konfiantza horrekin egia argitara ateratzen denean?

12 urtetik aurrerako haurrentzat ‘Ilargirantz’ pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 29 (17:00) eta igandea 30 (17:00). Sinopsiak honela dio: Pete txikia bidaia zoragarri batean sartzen da Zoomzeman kakalardoarekin eta Sandmanekin batera, bere ahizpa txikia Moon Man gaiztotik erreskatatzeko.

Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

Untitled design 14