• Amaia Costa dantzariak gidatuko ditu saioak. Izen emateak jada zabalik daude Lazkaoko Udalean.

Dantza terapia, dantza-orientala eta dantza librea ikastaroak eskainiko ditu Lazkaoko Udalak martxotik aurrera. Amaia Costa dantzariak gidatuko ditu saioak. Azaldu duenez, ikastaro guztiek gorputzarekin zuzeneko lotura dute, bere ezagutzarekin eta lanketa osasuntsu nahiz kontziente batekin.

Izen emateak jada zabalik daude Lazkaoko Udaleko harreran. Ikastaro-egunak osatzen diren taldeen arabera zehaztuko dira.

Informazio gehiago eskuratzeko deitu 943 08 80 80 telefono zenbakira edota idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.

DANTZA ORIENTALA: Dantza Orientala, edo gaur egun “Sabel dantza” bezala ezagutzen duguna, antzinako kultura matriarkalekin eta feminitatearekin lotura duen eta milaka urtetan zehar dantzatu izan den dantza bat da. Zure gorputzaren ezagutza eta mugimendu sakonen lanketa ahalbidetzen du, horretara bideraturiko musikaren laguntzaz.

Ordu eta erdi astean. 3-10 pertsonako taldeak.

DANTZA TERAPIA (Haur-gazteak): Haur eta gazteei zuzenduriko dantza terapia saioak mugitzera eta ondo pasatzera bideratuta daude. Adinaren arabera, psikomotrizitatea, adimen emozionala eta gorputz kontzientzia landuko dira modu dinamiko batean, betiere jolasa ardatz izanda. Koreografiak lantzeko eta sortzeko aukera ere egongo da.

Astean ordu bat. 3-10 pertsonako taldeak.

DANTZA TERAPIA (Helduak): Gorputz-terapia modalitate honek osotasunean osasuntsu mantentzeko eta zure gorputzeko energia mugitzeko aukera eskaintzen du. Zure gorputzarekin kontzienteki lan egiten da, musika erlaxagarriarekin, mugimendu arkaikoak eta postura nahiz estiramendu desberdinak burutuz. Zure blokeoak identifikatzeko eta hauek korporalki lantzeko posibilitatea ematen du.

Ordu bat astean. 3-10 pertsonako taldeak.

DANTZA LIBREA: Zure gorputza askatzeko eta zure mugimendu pertsonalaz jabetzeko egindako dantza. Mugimendu libreak egiteko aukera danbor eta perkusio musikarekin. Pixkanaka, zure gorputzarekin konektatzeko eta eguneko tentsioak askatzeko sortutakoa. Instintiboa eta askatzailea.

Ordu bat astean. 3-10 pertsonako taldeak.

dantza ikastaroak