• 20 orduko ikastaroa izango da. Asteazkenero egingo da, 16:00etatik 17:30era. Helburua da zerbitzua euskaraz ematen hasteko oinarrizko komunikazio-gaitasuna lantzea.

Lazkaoko Udalak, onartu berri duen Euskara Planean jasotako Ekintza Planari jarraipena emanaz, merkatari eta ostalariei zuzendutako euskara ikastaroa jarri du abian.

Helburua da zerbitzua euskaraz ematen hasteko oinarrizko komunikazio-gaitasuna lantzea. Aldi berean, hizkuntza oinarriak eta edukiak finkatu eta osatzen joatea ulermenerako nahiz komunikaziorako gaitasuna hobetzeko.

Otsailaren 2an eman zaio hasiera, eta guztira, 20 orduko ikastaroa izango da. Asteazkenero egingo da, 16:00etatik 17:30era.

Une honetan 5 merkatari-ostalarik hasi dute ikastaroa, baina izen-emateak zabalik jarraitzen du. Udalak dei egiten die interesatu guztiei izen ematera eta ikastaroak parte-hartzera.

euskaraikastaroak