• Ekitaldia Lazkaoko Gerriko txokoan izango da datorren asteartean, eta 17:30ean hasiko da.
  • Bi pelikula egongo dira ikusgai Areria Aretoan: ‘El callejón de las almas perdidas’ eta ‘Tengamos la fiesta en paz’.

Francisco Tejados “Patxi Tellatu”-k ‘Albacetetik Euskal Herrira: Bizipenen oroigarriak’ mintza tertulia eskainiko du datorren asteartean, otsailaren 8an, Lazkaoko Gerriko txokona. Ekitaldia 17:30ean hasiko da, eta sarrera librea izango da. Ez dago sarrerarik erosteko beharrik.

Tellatu Euskal Herrira etorri ahalaz bat euskara ikasi zuen. Bertsolari gisa, plazaz plaza ibili zen kantari. Gainera, 1976ko Bertsolari Egunean parte hartu zuen.

Aurretik, ordea, Emakumezkoen Eusko Label Binakako Txapelketa nagusiko bi partida jokatuko dira Lazkaon larunbatean, hilaren 5ean. Iantzi-Etxenike /Etxeberria-Iraeta eta Etxekolonea-Mujika/ Iturzaeta-Azpeitia izango dira partidak. Lazkaon izango diren lau bikoteek final erdietarako sailkapena lortzeko helburua daukate. Izan ere, txapelketa zazpi bikotek antolatzen dute, eta euren artean ligaxka bat jokatzen ari dira. 12:00etan hasiko da.

Bestalde, Areria Aretoan bi pelikula eskainiko dira:

El callejón de las almas perdidas:

  • Larunbata 5 (19:30 eta 22:00).
  • Igandea 6 (19:30).
  • Astelehena 7 (21:00); ikuslearen eguna.

Tengamos la fiesta en paz:

  • Larunbata 5 (17:00).
  • Igandea 6 (17:00).

Dagoeneko salgai daude sarrerak, eta https://lazkaozinema.sacatuentrada.es/eu webgunean erosi daitezke.

Untitled design 33